Aurrean duzun Bakerako eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren atariak hezkuntza esparru desberdinetatik hainbestetan planteatu den beharrizan bati erantzuten dio: eskola, aisialdi talde eta familietatik, elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza modu koordinatu eta koherentean lantzea.
Espazio honetan, irakasleen lana erraztera bideratutako tutoretza
ekintza planak eta aisialdi elkarte eta taldeek hiruhilekoan garatzeko jarduera
programatuak uztartzen dira, bai eta familian garatzeko dinamikak ere.
Perspektiba bateratutik, tresna honek haurtzaroaren eta gaztaroaren esparruan
esku hartzen dugun hezkuntza agente guztien lana dinamizatu nahi
du.
|